XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiztegia


parke natural
zoologiko
babesleku
desagertu, agortu, ahitu
natura
kaiola
harrapaketa
zaintza
bizi
zaindu, jagon
jaio
hazi
ugaldu
hil
ohartu
errespetatu
lasai
urduri
baketsu
odolgaizto
ugaztun
hegazti
harrapari
narrasti
ahozpez
gurutzaturik
eserita
gorderik

Ageri dena


- Zer ikusten duzu argazkian?
Azal ezazu era orokor batez.
- Hitz egin ezazue hor dauden pertsonez:
Nolakoak dira?
Non daude?
Nola?
- Zer gehiago dago?
Nolakoa da animalia?
Badakizue zein animalia den?
- Marmota eta umeak plano berean daude ala plano ezberdinetan?
- Nora begira dago mutikoa?
Eta marmota?
- Zer ikusten da argazkiaren atzeko aldean?

Zure iritziz


- Jakingo zenuke asmatzen non atera den argazkia?
Zertan oinarritzen zara hori esateko?
- Zer da parke natural bat?
Zer alde dago parke naturala eta zoologikoaren artean?
- Parke natural horretan bizi ote dira lehoiak eta jirafak?
Zergatik uste duzu hori?
- Zer iradokitzen dizu argazkiak:


- Mutikoa eta marmota hizketan ari direla.
- Umea ez dela konturatu animalia hor dagoela; bestela ikaratu egingo zen.
- Umea ez dela konturatu marmota hor dagoela, bestela harrapatu egingo zuen.
- Animalia eta umea zerbaiten zain daudela.
- Animalia eta umea oso lagunak direla.
- Mutikoa eta marmota pentsatzen ari direla.

Beste iradokizun batzuk


- Asma ezazue parke natural horretan beste zein animalia bizi diren.
Zein motatakoak izango dira?
Animalia txikiak bakarrik, ala handiak ere bai?
- Ezagutzen duzue parke naturalik?
Non?
- Badakizue Euskal Herrian parke naturalik dagoen?
Turismo bulegoetan galde dezakezue, eta haiei buruzko informazioa jaso.
Begira ezazue zein animali mota bizi diren han.
- Demagun umeak eta marmotak hitz egiteko ahalmena dutela.
Zer-nolako elkarrizketa izango lukete?
Binaka, asma ezazue elkarrizketa hori; ondoren, antzeztu.